Goizueta eta Leitza arteko errepidea itxita dago luizi baten ondorioz

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 27a, 16:51
Etengabeko euri jasen ondorioz, errepidean luizi handia gertatu da.

Ibero eta heliportuaren artean lur erortza handia izan da eta errepide guztia itxi behar izan dutela jakinarazi du Goizuetako Udalak. Euskal Herrian, azken 24 orduetan, euri gehien bota duen tokia izan da Goizueta: 190 litro bota ditu metro karratuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun