Areson, A-15 errepidetik kontrako noranzkoan zihoan ibilgailu batek beste hiru auto eta kamioi bat jo ditu

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 6a, 09:22

Talkaren ondoren, 50 urteko emakume bat, autoa kontrako noranzkoan gidatzen ari zena, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, polikontusio arinekin.


A-15etik kontrako noranzkoan zihoan ibilgailu batek hainbat istripu eragin ditu ostiral arratsaldean Aresoko eremuan. Gertaera 17:32 aldera izan da, A-15ean Iruñerako noranzkoan, kontrako erreian zihoan ibilgailuak beste hiru autoren eta kamioi baten aurka talka egin duenean. Gidariak positibo eman du.

Istripuaren ondorioz, 50 urteko emakume bat arin zauritu da, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute anbulantziaz. Gainera, talkaren ondoren, kamioiak gasolio ugari isuri du, eta suhiltzaileak 20:00ak arte aritu dira isurketa kontrolatzen. Pertsona hori kontrako noranzkoan zihoan autoaren gidaria zen.


Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun