27 mendizale bildu dira Leitzako Mendibil Mendi Taldeak antolatutako ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 27a, 10:00

Mendibil Mendi Taldea indartzeko apustua egin berri du Aurrera Elkarteak eta ibilbide berriari hasiera emateko irteera egin zuten abenduaren 23an. Euriak ez zituen kikildu eta 27 lagunek osatu zuten Leitza inguruan egindako 17,5 kilometroko ibilbidea. Adin tartea ere zabala, 11 eta 75 urte bitarteko mendizaleak elkartu ziren eta umore ederrean ibili omen ziren. Antolatzaileak gustura daude izandako erantzunarekin eta urte berrian lanean segitzeko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun