Ohitura zaharrak berritu dituzte Leitzan abenduaren 24an

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 26a, 16:00

Egun berezia izan ohi da Leitzan abenduaren 24a. Orantzaroa ospatzen dute eta goizean goizetik etxe atarietan nabaritzen da hori. Aurten ere, mota guztietako Orantzaroak ikus zitezkeen etxe atari eta balkoietan: liburua irakurriz patxadan zegoena, erreminta kaxa eskutan zuena, talogilea, artzaina... Unai Zabaletak egindako argazkietan ikus litezke horietako batzuk. Iluntzean, Olentzero, Maimur eta gaueko pertsonaiak etorri ziren plazara eta beste urte batez momentu magikoa bizi izan zuten bertan; Pablo Feok bidalitako argazkiak ikusi besterik ez dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun