Goizuetan festa giroan egin diete ongietorria Olentzero eta Mari Domingiri

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 26a, 15:00

Kantuak eztarrian eta Olentzeroren panpina bizkarrean zutela ibili ziren goizuetarrak abenduaren 24an. Felix Loiartek bidalitako argazkietan ikusten denez giro ederra sortu zen herrian. Iluntzean, jende ugari bildu zen Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun