Musikarik ez da falta izan Areson abenduaren 24an

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 26a, 11:30

Musika doinuak izan ziren abenduaren 24an Areson festaren pizgarri. Eguerdian, 12:00etan egin zuten hitzordua plaza zaharrean eta Eguberrietako kantak abesten ibili ziren herri osoan zehar haur eta gurasoak. Eskean lortutako dirua, 259 euro, Nafarroako Elikagai bankura bideratuko dute. Ilunabarrean, 18:00ak aldera, Olentzero, Mari Domingi eta Ximon astoa etorri ziren herrira. Emozioa eta urduritasuna agerikoa zen Errandoneko atarian esperoan zeudenen artean. Musikarien laguntzarekin plazarainoko bidea egin zuten elkarrekin eta han opariak banatu zituzten. Olentzero eta Mari Domingiri oparien truke bi kanta abestu zizkieten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun