Ornitolan elkartearen lana ezagutzeko aukera izan dute Aresoko eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 20a, 14:00

Ornitolan elkartekoen bisita izan dute Aresoko Nazabal eskolako ikasleek, ingurumenaren ikerketan espezializatutako enpresa da eta besteak beste hegaztien inguruko azterketak egiten dituzte.

Areson saio praktikoa egin dute eta hegaztiak sareetan harrapatu, eraztuna jarri, bere  izena eta izen zientifikoa ikasi eta aske utzi dituzte berriro. Buztan luzeak, Txantxangorriak, Txolarreak eta Txepetxak ikusi dituzte eta tartean, gure inguruan hain ohikoa ez den Alpeetako Erregetxoa. Oso tailer polita izan dela adierazi dute eta gustura egon dira ikasle eta irakasleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun