Leitzan zalditik erorita zaurituta zegoen pertsona bat helikopteroan erreskatatu dute goizean suhiltzaileek

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 6a, 17:30

Iruso inguruan Nafarroako Suhiltzaileen erreskate taldeak pertsona bat erreskatatu du gaur goizean helikoptero medikalizatu baten laguntzarekin. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, zalditik erorita min hartuta zegoen eta berehala Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Geroztik ez dute beste xehetasunik eman.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun