Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuak Jubiloteka jarriko du ekainetik uztailera

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 27a, 10:57

Areson astelehenetan, Aranon asteartetan, Goizuetan asteazkenetan eta Leitzan ostegunetan eskainiko dute zerbitzua

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ekainetik uztailera bitarte jubiloteka zerbitzua martxan jarriko du. Jubilotekaren helburu nagusia adinekoen bizi aktiboa sustatzatzea eta ongizatean eragitea da.

Lau herrietan eskainiko daute zerbitzua, goizetan, 10:00etatik 13:00etara. Astelehenetan, Aresoko udaletxean; asteartetan, Aranon, Maisuenean; asteazkenean Goizuetako jubilatuen elkartean; eta ostegunetan Leitzan, udaletxean, bilduko dira.

Zerbitzua hasiera batean ekaina erdialdetik uztailera bitarte eskaintzea aurreikusi badute ere, beste bizpairu hilabetez luzatzeko asmotan dabiltza.

Izen-ematea zabalik da, ekainaren 11 bitarte; Gizarte Zerbitzuetara deituz (948 510840). Hileko 10 euro ordaindu beharko dira (lehendabizikoa doan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun