Aresoko pestak antolatzeko bilera egingo dute ekainaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 13a, 08:48
Kuadrillen eguneko otordua prestatzeko kuadrilla bakoitzeko pertsona batekjoan beharko du lanera.

Ostegunean 20:00etan Udaletxean xehetasunak lotzen hasiko dira

Aresoko pestetako ekitaldi nagusienak dagoeneko erabakita daude baina oraindik xehetasun ttiki batzuk lotzea falta da. Horien guztien inguruan hitz egiteko bilera deitu dute ekainaren 15ean, ostegunean 20:00etan Udaletxean. 

 

Aurten izango diren aldaketa batzuk ere iragarri dituzte.  Kuadrillen eguneko otordua prestatzerakoan  denen parte hartzea eskatuko dute eta kuadrilla bakoitzeko pertsona batek joan beharko du lanera. Menua ere aldatuko dute eta paellaren ordez makarroiak izango dira bazkaltzeko.

 

Haurren ingurutxoa

Eskolan eta Sastinean laister jarriko dute Haurren Ingurutxoan dantzatzeko izen-emateko papera. Aurten asmoa ingurutxoaz gain, bes­te dantza pare bat ere ikastea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun