Cedernak antolatu du udaletxean
‘Nola egin Ogasunarekin egin beharreko tramiteak online: ziurtagiri digitala eta Nafarroako Gobernuaren laguntza-programa’ tutoriala ikastaroa antolatu du Cederna-Garalur erakundeak, Nafar lansarearen laguntzaz ekainaren 12an, 10:00etatik 12:00etara Leitzako udaletxean.
Ekintzaileei eta bere kontu lanean ari direnei zuzendua dago,bereziki izapideak on-line egin nahi dutenei. Saio praktiko baten bidez, Ogasuneko izapideak on-line bidez egiten ikasiko dute.
Izen-ematea 617 609328 telefonora deituz edo mendialdea@cederna.es helbide elektronikoan egin daiteke