'Zer da aita izatea gaur egun?' hitzaldia eskainiko dute maiatzaren 29an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 26a, 11:59
Aitatasun positiboaren bultzatzaile gisa definitzen du bere burua Ritxar Bacete hizlariak.

Berdintasunaren aldeko gizon taldeetako militantea den Ritxar Bacetek eskainiko du astelehenean 17:00etan

Zer da aita izatea gaur egun? Aita izateak eta aita izateko modu berriek sortzen dituzten bizipen eta hausnarketei buruzko hitzaldia eskainiko du Ritxar Bacetek maiatzaren 29an, astelehenean 17:00etan Leitzako eskolako jantokian. 

 

Nola sentitzen naiz aita bezala? Zein da nire lekua bikotean? Eta haurrarekin? Zein dira bikotean ematen diren aldaketak eta nola mugitu behar naiz hor? Nire aitak bizi duen aitatasuna eta nik bizi nahi dudana ezberdina izatea nahi dut? Aita izateak sortzen dituen bizipenak, zalantzak… norberaren identitatean eta beharretan, bestetik gizarteak esaten duena… Galdera eta zalantza hauei erantzutea saiatuko dira. 

Ritxar Bacete (Dulantzi, 1973), antropologoa, gizarte langilea, berdintasunaren aldeko gizon taldeetako militantea, berdintasun gaien ikertzailea, formatzailea. Berak gustuko du aitatasun positiboaren bultzatzaile gisa definitzea bere burua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun