Maiatzaren 20an, larunbatean, II. Eusrock jaialdia eginen dute Noainen. Gau Eskolaren eskutik bertako gazteriak euskaraz mintzatu eta euskaraz dibertitzeko "eremu berria" sortzea da helburua eta aurtengo ediziorako egitarau zabala prestatu dute.
17:00etan Solasaldia Gorka (Berri txarrak), Silvia (Hibakusha), Manex eta Julen (Katez), Ibai (Altxatu) kideekin.
19:00etatik 21:00etara kontzertua Nafarroako Musika Eskoletatik etorritako gazteen eskutik (76 ikasle, horien artean Aralar Udal Musika Eskolakoak)
21:00etan hasi eta batek daki noiz arte, Elortzibar Eskualdeko taldeekin (Memo, Mendeku taldeko bakarlariak, Marianitoz Blai eta Kapri taldea) kontzertuak.