Larunbat goizeko 9:30ean dute hitzordua
Leitzako Haur eskolako langileen ekimenez eta kaleko udal langileen laguntzaz, Itzaire haur eskola kanpoan dagoen patioa eraldatzen aritu dira hainbat egunez. Azken txanpan herritarrak gonbidatu nahi dituzte haurren jolas eta sormenerako espazioa txukuntzera eta haur-eskola bertatik bertara ezagutzera. Maiatzaren 20an, larunbatean 09:30ean hasi eta ondotik gosaria izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.