Mahai-ingurua eta eskualdeko festa antolatu ditu Leitzaldeko Gure Esku Dago dinamikak

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 16a, 07:45

Igandean Gure Esku Dagok eskualdeko festa antolatu du Leitzan.

Ostegunean izango da mahai-ingurua Leitzako zineman eta igandean egun osoko festa 

Kultur Aroaren baitan, ekitaldi bereziak antolatu ditu erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Leitzaldean egunotan: ostegunean mahai-ingurua eta igandean, eskualdeko festa.

 

Maitzaren 18an, mahai-ingurua izanen da Leitzako zineman 19:00etatik aurrera. Zelai Nikolas (Gure Esku Dago), Iñaki Zarraoa, (EAJko Getxoko alkate ohia) eta Floren Aoiz (Iratzar Fundazioa) ariko dira solasean.

Maiatzaren 21ean, eskualdeko festa antolatu dute. Ekimenaren aurkezpena egin, jendea parte hartzera animatu eta ondoren luntxa eskainiko dute. Kamisetak ere salgai jarri dituzte 10 eurotan eta bi egunetan erosteko aukera izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun