Jeiki Abesbatzak kontzertua eskainiko du Mendukiloko leizean maiatzaren 14an

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 12a, 10:16
Berriz ere natur eremu ederra aukeratu du Jeikik bere emanaldia eskaintzeko. Argazkian, Izaietan eskaini zuen emanaldia.

Igande arratsaldeko 5:30ean hasita kantatuko dute leitzarrek

Leitzako Jeiki Abesbatzak, Nekane Piñuelaren zuzendaritzapean, kontzertua eskainiko du maiatzaren 14an, igande arratsaldeko 5:30ean hasita Astitzeko Mendukiloko leizean. Helduek 8 euro ordaindu beharko dute sarrera eta haurrek eta 65 urtez goitikoek 6 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun