Gure Esku Dagok pesta antolatu du Areson maiatzaren 7rako

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 5a, 08:51
Gure Esku Dago ekimenaren baitan pesta eguna izango dute igandean Areson.

Mendi ibilaldia, jokoak, dantza eta bazkaria izango dira igandean 

Ekainaren 18a data seinalatua izango da gurean. Gure Esku Dagok antolatuta, herri-galdeketa egingo baita. Areson ere aspaldian hasi ziren ekimena antolatzeko lanean eta galdeketa egiteko beharrezko sinadura kopurua lortu ondoren, (gutxieneko kopurua bikoiztu egin da Mendialdean) galdera erabakitzeko batzar irekia egin zen apirilaren 21ean. Herritar talde polita bildu zen eta  gaiaren inguruan hitz egiten aritu ondoren, denen artean, maiatzaren 5ean Lekunberrin egitekoa den batzarrerako proposamenak bildu zituzten.

 

Egun osoko pesta

Giroa berotzen joateko, pesta ere antolatu dute maiatzaren 7rako. Goizean pare bat orduko mendi buelta egiteko aukera izango da, 08:30ean abiatuta. 11:00etan umeentzako jolasak antolatu dituzte eta bazkalaurrean Gure Esku Dago abestiarekin dantzan aritzeko gonbidapena luzatu dute. Ondoren bazkaria izango da (eguraldi ona bada plazan) eta bazkalondoan kantaldia. Baz­karirako izen-ema­tea Sastinea tabernan egin daiteke maiatzaren 5era arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun