Txinoko festak ospatuko dituzte maiatzaren 5 eta 6an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 4a, 07:32
Aurten ere dragoia dantzan jarriko dute Goizuetako Rxinoko festetan.

Xabier Legarreta eta Julio Sotoren bertso saioarekin hasiko dira ostiralean 

Ohiturari segituz, maiatzeko lehenbiziko asteburuan zubiz bestaldera dagoen Txino auzoko festak izango dituzte hamalaugarren urtez Goizuetan, Gazte Asanbladak, Ezker Abertzaleak, Guraso Elkarteak, Zubiondok, Umore Onak eta Udalak antolatuta. 

 

Maiatzaren 5ean, ostiralean Julio Soto, Aitor Mendiluze eta Xabier Legarreta bertsolariek emango diete hasiera festei 20:00etan, Zubiondo tabernako ohiko bertso saioarekin. Gauean 22:00etan Mus txapelketa jokatuko da taberna berean. Bikote txapeldunak arkumea eramango du etxera eta azpitxapeldunak txakolina eta bi bogabante.

Larunbatean, maiatzak 6, 11:00etan haurren krosa eginen dute. Ondorenm txupinazioa eta dragoia aterako da giroa alaitzera, trikitilariekin batera. Segidan, sokatira saioa eginen dute Txino auzoko eta herriko ordezkariak, nor baino nor gehiagoka. 14:30ean herri bazkaria izango da Goiko Frontoian.

Arratsaldeko 6etan break dance ikuskizuna izanen da eta gero, trikitilariak arduratuko dira giroa alaitzeaz. Gauez, musika izanen da bajeran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun