Haurren transexualitateari buruzko hitzaldia eskainiko dute Goizuetan apirilaren 24an

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 21a, 12:57
Haurren transexualitatea izanen dute hizpide astelehen arratsaldean Goizuetan.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak antolatuta, astelehenean 17:30ean eskolan

Haur transexualitatea: ulertu lagundu ahal izateko hitzaldia eskainiko dute apirilaren 24an, astelehenean 17:30ean Goizuetako eskolako jantokian. Erika Salbatierra sexologoa eta Chrysallis elkarteko Edurne Korch eta Asier Mariezkurrenaren testigantzak entzuteko aukera izanen dute bertaratzen direnek. Hitzaldia egiten den bitartean ludoteka zerbitzua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun