Goizueta ezagutzen mendi buelta eginen dute apirilaren 23an

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 21a, 07:30

Duela urte batzuk ere egin zituen Goizueta ezagutzeko mendi bueltak Umore Onak.

Igande goizeko 8etan plazatik abiatuta ia 17 kilometroko ibilbidea osatuko dute

Goizueta ezagutzen mendi buelta antolatu du Umore Ona elkarteak apirilaren 23an, igande goizeko 8etan plazatik abiatuta. Benaisoro, Enekoelorri, Motzan borda, Ilarbita, Arramalta eta Espideko soroan barna, berriz ere herrira bueltatuko dira ibiltariak, 16,8 kilometroko ibilbidea osatu ondotik. Bost bat ordutan egiteko bidea omen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun