Gozamenez Film Laburren 4. Lehiaketara lana aurkeztu dute Leitzako Amazabal institutuko ikasleek

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 19a, 12:48

Elikagaiak eta harremanak nahastuz 'Leitza Chef' programa sortu dute Amazabal institutuko ikasleek.

Maiatzaren 5era arte bozka daiteke

Iaz egin zuten bezala, aurten ere,  Leitzako Amazabal Institutuko DBHko hirugarren mailako ikasleek film labur bat egin dute Gozamenez Film Laburren 4. Lehiaketan parte hartzeko. 

 

Sexualitateari edo harremanetan izaten ditugun bizipenei buruzko lanak aurkezten dira bertan, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko prebentzio teknikariak aipatu digunez.

Amazabal institutuko ikasleek, berriz, halaxe diote: «Guk harremanak eta elikagaiak nahastuz Leitza Chef  programa bat sortu dugu. Gozamenezko Web orrian ikus daiteke eta zure gustokoa baldin bada, bozkatu!».

Boto gehien jasotzen duen lanak saria eskuratuko du. Bozkatzeko epea maiatzaren 5a arte zabalik izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun