erran.eus

‘Goizuetako dokumentu zaharrak’ argitara eman ditu Patziku Perurenak

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

1324 eta 1918 urteen arteko agiriak eman ditu ezagutzera apirilaren 12an aurkeztu duen liburuan

Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918) liburua idatzi du Patziku Perurenak eta argitara eman du Pamiela argitaletxearekin. Apirilaren 12an, asteazken goizean egin du aurkezpena Iruñean eta Leitzan bizi arren, Goizuetako Aitasemegi auzoan 1959an jaio eta hazi zen idazle emankorrak aipatu duenez, «badira liburu honetan Goizuetaren historian sekulako inportantzia izan duten dokumentuak, eta herria maite duen edozeinek irakur litzake, batez ere, bere ibilera ugarian nolatsu gobernatua izan den ikasi nahi duenak». 

‘Goizuetako dokumentu zaharrak’ argitara eman ditu Patziku Perurenak
Patziku Perurenaren azken liburuaren azala. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Denetatik baldin badu ere, etxea eta jendea du bihotz eta ardatz Goizuetako dokumentu zaharrak liburuak, «nolabait esan, herria jendez poztera baitator, etxez etxe eta menderik mende, goizuetar bakoitzaren ikasminai esker, ardo zaharra bezala ontzera», Perurenaren esanetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa