Jeiki abesbatzak emanaldia eskainiko du apirilaren 9an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 7a, 09:16

Jeiki abesbatza Leitzalarreko Izaietan eskainitako emanaldian.

Igande goizeko 10:00etan elizan

Kontzertu sakroa eskainiko du Jeiki abesbatzak apirilaren 9an 10:00etan Leitzako elizan. Organista moduan Josu Larumbe ariko da eta zuzendari lanetan Nekane Piñuela. Sarrera 5 euro kostako da. 

 

Kantaldian abesti hauek eskeiniko dituzte: Ave Maria (Vitoria 1548-1611), Agur Maria (P Madina 1907-1962), Ave Maria (Caccini 1551-1618) Ave Maria (Bruckner 1861), Ave Maria (Rheinberger 1892), Ave Maria Guarani (Morricone 1986), La Vergine degli Angeli (Verdi 1882), Lacrymosa (Mozart 1791), Abendlied (Rheinberger 1855), Las 7 palabras (Dubois), Adoramuste Christe, Cantique de racine (Faure 1865), Requien Faure: -Hostias (ofertorio) -pie Jesu, - In Paradisum.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun