Torrea Libreren baitan Jurgi Ekiza bakarlariak kontzertua eskainiko du apirilaren 7an

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 5a, 07:55
Baionako Jurgi Ekizak bakarka eskainiko du emanaldia Torrean.

Ostiralean 23:00etan Leitzako Torrean

Torrea Libre dinamikaren barrenean, Jurgi Ekiza barkalariak kontzertua eskainiko du apirilaren 7an Torrean, 23:00etatik aurrera. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da. Musikari baionarra Willis Drummond taldeko kidea ere bada, baina oraingoan bakarka eskainiko du emanaldia.

 

Eta Mundua irribarrez, begiak irekita sentitzeko erakusketa ere ikusgai egonen da apirilaren 30era arte Torrean. Eñaut Aiartzaguenaren marrazkiekin osatutako bilduma da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun