Herritarrek beren proposamenak egiteko aukera izan zuten eta Udalak, ateratako ekarpenak jaso zituen. Herritar guztiengana iritsi eta beraien iritzia eta proposamenak jasotzeko ere, inkesta jarri du martxan www.goizueta.eus webgunean. Apirilaren 2ra arte egongo da inkesra erantzuteko aukera.
2016an 70 ekitaldi erregistratu dira eta udalaren asmoa, aurrera begira ere ekitaldiak erregistratzen jarraitzea da. Ekimenen bat antolatzen duten eragile eta norbanakoentzat udalaren webgunean dago ekitaldien bilduma orria eskuragarri, bete eta udaletxera bideratzeko.