Lehenbiziko hitzaldia Udaletxean izanen da martxoaren 16an eta Udalaren energia planaz ariko dira solasean Esetek eta Mikel Zabaleta alkatea. Zer egin kontsumoan aurreztu eta ingurumenean irabazteko aztertuko dute.
Martxoaren 23an, Atekan Zenbat energia dago hondakinen atzean? ekoiztu-bota-erre eredua ezbaian hitzaldia eskainiko du Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohiak.
Martxoaren 29an, Atekan Garraioa arazoa da? Posible da burujabetza energetkoa garraio eredu honekin? Garraioaren gako batzuk, burujabetza energetikoa eta egungo garraio ereduari buruz hitzaldia eskainiko du Sustrai eraikuntzako Xabier Zubialdek.