Goizuetako etxebizitzari begira: 47k etxea erosi/alokatuko luketela erantzun dute eta 28 beraien etxe hutsa eskaintzara ateratzeko prest agertu dira (18 udalaren datu basean sartzeko prest daude).
Lokalei begira, 13k lokala behar dutela erantzun dute eta 8 eskaintzara ateratzeko prest agertu dira (5 udaletxearen datu basean sartzeko prest). Galdetegiari erantzun diotenen artean 233 herrian bizi dira eta horietatik 211 gustura gainera. Etorkizunean ere Goizuetan biziko lirateke 186. Kanpoan bizi diren 38 lagunetatik (horietatik 30 lanarengatik), berriz, 15 etorkizunean herrian biziko lirateke.
Goizueta bizileku bezala hobetzeari begira, ekarpen asko jaso dira. Hauen artean, herrian lana sortzea, zerbitzuak hobetzea (batez ere arraindegia beharko litzakeela aipatzen dute), etxebizitza prezioak jaistea eta gazteei laguntzak ematea eta errepidea hobetzea.
Inkestaren emaitzak eta egoera aurkezteko Nafarroako Gobernuarekin eta Nasuvinsarekin bildu nahi du Udalak.