'Kuxkuxeroa edo lagun ona?' tailerra eskainiko dute martxoaren 6an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 6a, 11:09

Gabi Goia Iparagirreren eskutik, astelehenean 17:00etatik 19:00etara eskolan

Kuxkuxeroa edo lagun ona? izeneko tailerrak eskainiko du Gabi Goia Iparagirrek martxoaren 16an, astelehenean 17:00etatik 19:00etara Goizuetako eskolan. Gurasoak Guraso Elkarteak, Goizuetako Xalto eskolak eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako saioan, sekretu onak eta txarrak, kontatu ala ez kontatu? galderari erantzuten saiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun