Aranoko inauteriak otsailaren 18an ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 16a, 14:52
Auzoz auzo puska biltzen ibiliko dira larunbatean Aranon.

Surotik abiatuta auzoz auzo ibiliko dira zomorroak puxka biltzen

Inguruko herri batzuetara baino lehenago iritsiko dira inauteriak Aranora. Otsailaren 18an, larunbatean egingo dituzte eta ohikoa denez, zomorroak puxka biltzen 08:3ean hasiko dira eta herritarrek elkarrekin bazkalduko dute, baserriz baserri ibili ondoren.

 

Aurreko urteetan bezalaxe, Suro auzotik abiatuko dute buelta 08:30ean.
 Izer eta Alabier trikitilarien laguntzaz, auzoz auzo ibiliko dira: Surotik Arranbidera joanen dira gero, Benta Berri zeharkatuko dute segidan, Beheko Herri ondoren, eta azkenik, herrian bukatuko dute puxka bilketa. Bukaera arratsaldeko 3ak aldera izanen da; orduan joanen dira denak soziedadera bazkaltzera. 
Bertan bazkaldu ahal izateko, Kontsejun eman behar da izena, lehenbailehen.

Gauean, festarekin jarraitzeko aukera izanen dute aranoarrek, soziedadean egingo duten herri afarian. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun