‘Goizuetarrok ere hemen gaude’ festa antolatu dute otsailaren 11n

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 8a, 08:44
Gure Esku dago ekimenaren baitan hainbat ekitaldi eginak dituzte Goizuetan.

Ekainean herri galdeketa egiteko beharrezko sinadura bilketari bukaera emateko

Ekainean herri galdeketa egiteko beharrezko sinadura bilketari bukaera emateko otsailaren 11n, ‘Goizuetarrok ere hemen gaude’ festa antolatu dute Goizuetan, Gure Esku Dago ekimenaren eskutik. Larunbat arratsaldeko 5etan hasita ikastolako atarian mural margoketa umeentzat, eskulanak, txokolatada, dantzaldia, argazki murala eta sinadura bilketa eginen dute eta 21:30ean herri afaria Umore Onan. Txartelak Amaia kafetegian salgai daude, 15 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun