erran.eus

Hamar emakume parte hartzen hasi dira Leitzan 60 urtetik gorakoei zuzendutako ahalduntze tailerrean

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Leitzaldeko Berdintasun Batzordearen eskutik biltzen dira asteazken arratsaldetan

Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak 60 urte baino gehiagoko emakumeei zuzendutako ahalduntze tailerra antolatu du eta hamar emakume parte hartzen dute asteazken arratsaldetan.

Hamar emakume parte hartzen hasi dira Leitzan 60 urtetik gorakoei zuzendutako ahalduntze tailerrean
Ahalduntze tailerrean parte hartzen ari diren emakumeak. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Hori dela eta, emakumeek bete behar duten papera ez da berdina izan lehen eta orain, hots, denboran aldatzen doan zerbait da.

Landa eremuan jaio izanak, aldi berean, emakumeen identitate markatu du. Leitzako emakumeak etxeko eta baserriko lanetan jardun dira, seme-alabak hasi eta hezi dituzte, gurasoak zaindu dituzte, eta orain ilobak zaintzea tokatu zaie. Hortaz, emakume belaunaldi hori, zaintza lanetan gehien aritu den belaunaldia da.

Hala ere, emakume gehienek ez diote inoiz guzti horri erreparatu, eta ez dakite beraien bizitzan emakume izateak zer abantaila eta zer desabantaila izan dituen. Ez dakite ezta ere,  zer zerikusi duen emakume izateak beraien bizimoduarekin, egoera fisiko eta emozionalarekin. Hori dela eta, esandako guztia oinarritzat hartuz, ikastaro honen helburu nagusia da Leitzako emakumeen bizitza eta gaur eguneko egoera genero ikuspegitik aztertzea beraien ongizatea bultzatzeko asmoz.

 

Bi orduko lau saio

Bi orduko lau saio egiten ari dira. Ikastaroan emakumeak izango dira protagonista, eta beraien esperientziatik aterako dira ondorio nagusiak.

Besteen artean hauek izanen dira landutako edukiak:

-Nola heldu gara garen emakumeak izatera?

-Eta emakumea izanen ez banintz? Hainbat arlo aztertuko dira, hala nola familia eta zaintza, osasuna edo emozioak.

Gozatzeko ordua iritsi zaigu atalean, norbere ongizatea bilatzeko eskubidearen aldarrikapena eginen dute, ezetz esaten ikasiz edo errudun sentsazioari aurre 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa