Leitzako inauteriak ospatuko dituzte egunotan

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 20a, 08:50

Igande eguerdian eginen dute mozorro eta gurdien kalejira.

Herriko eta auzoz auzo eginen diren eskeez gain, igande eguerdian mozorroak eta gurdiak aterako dira

Inauteri giroan murgiltzen ari da pixkanaka eskualdea. Larunbatean hasi eta asteazkena bitarte ospatuko dute Leitzan atsauretuen pesta, egitarau zabalarekin. 

 

Ilbeltzak 21, larunbata

14:00etan Aurrera elkartean bazkaria izanen da eskean ibiliko direnen­tzat. 16:00 aldera eskean hasiko dira herriko etxeetan.  Goizaldean kalejira eginen da plazatik Atekabeltzera eta ondoren karao­kea.

 

Ilbeltzak 22, igandea

12:00 mozorro eta gurdiak kalejiran ate­rako dira Incansables txarangarekin. 14:30 a­tsau­retuek bazkaria izanen dute eskolako jangelan eta 19:00-23:00 Joxe Mendizabalekin musika.

 

Ilbeltzak 23, astelehena

09:00etan gazteak elkartuko dira Aurrera parean Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Erreka auzoetara eskean joateko. Baserrietan dabiltzan bitartean, herrian, 17:00 umeen­ kalejira izanen da, musikaz alaiturik. Ondoren txokolatada eta goxokiak banatuko dizkiete. Iluntzean­ eta gauean Joxe Mendizabalen musika emanaldia izanen da.

 

Ilbeltzak 24, asteartea

09:30ean dute hi­tzordua mozorroek Erasote auzora abia­tzeko eskean. Goizean eta arratsaldean puzgarriak eta jokoak izanen dira haurrentzat frontoian.14:00  Aurrerako bazkideen bazkaria izango da eta atsaureek Atekabeltzen bazkalduko dute. 16:00etatik 18:00etara  jokoak antolatu dituzte frontoian. 18:30 Atsau­reen kalejira musikaz lagundu­ta. Ondoren Gabenara taldearekin musika izanen da.

 

Ilbeltzak 25, asteazkena

16:00etan Umeentzako ikuskizuna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun