Bi etxebizitza kaltetu ditu sute batek Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 16a, 09:12
Suak kalte handiak eragin zituen bi etxebizitzetan. Argazkia: Felix Loiarte

Bi etxeetako teilatuak erori ziren urtarrilaren 14ko suaren ondorioz

Urtarrilaren 14an, larunbatean gertatutako sute baten ondorioz, Goizuetako Herriko plazan dauden bi etxebizitzak kalte handiak izan dituzte. Ez da zauriturik izan.

 

Etxebizitza bateko bigarren solairuko gela batean piztu zen sua eta teilatua kaltetu zuen. Zati bat erori ere egin zen. Sugarrak ondoko etxebizitzaren teilatura ere ailegatu ziren eta hau ere kaltetu eta hondoratu zuen. Ondorioz, bi etxebizitzetako goik solairuak erabat kaltetuak gelditu dira. Bigarren etxebizitzako bigarren solairua ere ez dago erabiltzeko moduan, beroarengatik eta suhiltzaileek erabilitako urarengatik. Zorionez, bi etxebizitzetako bizilagunak kalera ateratzeko modua izan dute eta ez da zauriturik izan.

Larrialdi deia 14:00 aldera jaso dute SOS Navarrako larrialdietan eta Goizuetako suhiltzaile boluntarioek ez ezik, Iruñekoek ere joan behar izan dute. Larunbat arratsaldeko 6:30 aldera bukatu zituzten lanak.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun