Ulizarko lanei buruzko hitzaldia eskainiko dute irailaren 30ean Areson

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 29a, 08:31
Udaberrian Ulizarko gainean aritu ziren lanean Burdina taldekoak eta berriro ere lanei ekin diete.

Santa Kruz ermita inguruko lanekin segitzeko auzolana deitu dute urriaren 1erako

Aresoko historia eta ondareari buruz gehiago ikasteko aukera izango da irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Irailaren 30ean, ostiralean, Aranzadi Elkarteko Alfredo Moraza arkeologoak eta Burdina Taldeko Joxe Ramon Berrondo historialariak eta Manu Izagirre arkeologoak, Ulizarren azken urteetan egindako lanen inguruan hitzaldia eskainiko dute. Udaletxean izango da 19:30ean. 

 

Ez da ahaztu behar tartean, Brontze Aroko pitxer bat aurkitu dutela eta Santa Kruz ermitaren inguruan ere lanean aritu direla. Orain, Santa Kruz ermita inguruko lanei heldu nahi diete berriro eta lagin batzuk hartzeko asmoa dute. Parte hartzeko aukera emateko, urriaren 1ean, auzolana deitu dute 08:15ean herrian edo Ulizarren 08:30ean. Aitzurrak eta palak eramatea komeni da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun