Bizitza aktibo eta osasuntsua bultzatzeko 'Me reto' programa antolatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 22a, 13:22

Irailaren 9ra arte irekita egonen da izen emateko epea

Anikote kirol zerbitzuak  irailaren 12tik abenduaren 23ra arte,  'Me reto' programa berezia eskainiko du. 100 egunez, garapen personal zein fisikoa eta elikadura osasuntsua bultzatzeko aukera izanen dute parte hartzaileek. Izen-ematea irailaren 9a baino lehenago egin beharko da.

Hiru dira programa honek dituen oinarriak: garapen pertsonala eta autoezagutza alde batetik; bigarrenik ariketa fisikoa bultzatzea eta, azkenik modu energetiko, orekatu eta osasuntsuan elikatzen ikastea. Erronka bi modutan burutu ahalko da norberaren kontura edo modu presentzialean, taldean. Taldekako saioak eskolako soinketa gelan eginen dira, astelehenetik ostiralera,  07:30etik 08:30era  edo 19:00etatik 20:00etara. Taldea ateratzeko gutxienez 12 lagunek eman beharko dute izena.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun