Leitzako festak direla eta Alde Zaharreko edukiontziak tokiz aldatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 3a, 08:03

Bertako bizilagunek Torrea, Peritza edota Posta bulego ondoko guneak erabili beharko dituzte

Abuztuaren 8tik 15era arte, Leitzako festak tarteko, hondakinen bilketa egiten duen kamioiak ezin du Alde Zaharrera sartu. Horregatik, Mendialdea Mankomunitateak jakinarazi du Alde zaharreko edukiontziak lekuz aldatuko dituztela. Bertako bizilagunek Torrea taberna atzean, Posta bulego ondoan edo Peritza taberna ondoan dauden guneak erabili beharko dituzte. Festak amaituta bere lekura itzuliko dituzte edukiontziak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun