Plazaola gozatzeko 17 bisita gidatu eta jarduera turistiko proposatu dituzte uda honetarako

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 1a, 15:53
Peru-Harrira ere bisita gidatuak proposatzen ditu Plazaolak.

Leitzan, esaterako, alde zaharra, Peru-Harri, Arro baserria eta Lesakeneko oreinak bisita daitezke

 

Plazaola Partzuergo Turistikoak 201-ko udarako 17 bisita gidatu eta jarduera turistiko eskaintzen ditu bere zerbitzu turistikoetako hornitzaileen laguntzarekin. Asteburu honetan, Plazaolako Partzuergotik gozatzeko eta udako oporraldietan ikasteko gomendatzen dituzten bisita gidatuen programa martxan jarriko da.

 

 

Uda honetarako, bisitari guztientzako atseginak eta haien nahiak asetzeko modukoak izango diren hainbat bisita gidatu prestatu eta aukeratu dituzte. Hauek Disfruta del Plazaola–Plazaola gozatu izenburuaren barruan joango dira eta mota guztietakoak baita gustu guztietakoak ere izango dira.

Gainera, herri eta udal ezberdinetan antolatutako ekitaldi eta ekintzen eskaintzak, inguruneaz, ondareaz, jendeaz eta kulturaz gozatzeko osagarri ezin hobea osatzen dute.

Plazaola eta Lekunberriko alde zaharra, Leitzako alde zaharra, Ezkurdi apikultura, Orgiko hariztia, Mendukilo kobak, Antsonea, Bikain eta Anatxonea gaztandegiak, Peru-Harri, harriaren parke eta museoa, Saralegiren Arro baserria, Beigorri abentura parkea, Mirua natur jarduerak, San Migeleko santutegia, Lacturale-Esne behien interpretazio gunea, Lesakeneko oreinak, Aralar zalditegia eta Plazola kantina dira proposatutako jarduerak.

Gainera, egonaldia betea eta oso gogobetekoa izan dadin, ostalaritza zerbitzuen (jatetxeak, sagardotegiak, tabernak,…), ostatu zerbitzuen (hotelak, landetxeak, agroturismoak, hostalak, etb.), baita artisau produktuak egiten dituztenen (zapatak, urregintza, forjatze-lanak, pateak, hestekiak, zur-lanak, belarritakoak, etb.) eta bestelako zerbitzuen eskaintzak (taxi, aholkua,etb,.) beren aldetik ahalik eta zerbitzu onena ematen saiatuko dira.

Eskaintza honi buruzko informazio gehiago, Plazaola Partzuergo Turistikoaren web orrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun