Goizutrailen bigarren edizioak bi ibilbide izanen ditu aukeran

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 14a, 07:46

Bi ibilbideak Goizuetako plazan hasi eta bukatuko dira.

Goizuetan maiatzaren 16an eginen den probarako izen emateko epea zabalik dago

2015. urtean bi ibilbide izanen ditu Goizutrailen bigarren edizioak maiatzaren 16an, bata 10 kilometrokoa eta bestea 25 kilometrokoa.

2015. urtean bi ibilbide izanen ditu Goizutrailen bigarren edizioak maiatzaren 16an, bata 10 kilometrokoa eta bestea 25 kilometrokoa.

Herriko plazan (154 m.) hasiko dira bi ibilbideak, Aitasemegi auzora igoko dira korrikalari guztiak xenda estu batetik. 4 kilometrotan xenda eta pistetatik barrena 680 metrotara dagoen Eneko Elorriko bizkarrera igoko dira, eta hemendik herrira jeitsiko dira Espideko sorotik pasatuz. 10 kilometroko ibilbide motza egin behar dutenek, honenbestez, herrian bukatuko dituzte lanak.

25 kilometroko ibilbide luzea aukeratzen dutenek, ordea, herritik Mandoegiko gailurrera igo beharko dute, 1.045m. Ondoren Mandoegiko gailurretik jarraituko du ibilbideak eta bukatzeko berriz ere herriko plazara jaitsiko da. Desnibela 1.636 metrokoa da eta ibilbide guztia mendiko xenda pista eta larrean zehar izango da.

Izen ematea zabalik dago www.herrikrossa.com webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun