Ehun urte bete ditu Pilare Alba Loiarte goizuetarrak

TTIPI-TTAPA 2013ko aza. 8a, 13:39
Pilare Alba goizuetarrak ehun urte bete ditu azaroaren 8an. Utzitako argazkia

Irakasle izan zen eta gaur egun Donostiako zahar etxe batean bizi da

Azaroaren 8an ehun urte bete ditu Goizuetako Lubinen sortutako Pilare Alba Loiartek. Maistra izan zen Ituren, Elizondo eta, gerra ondotik, Donibane Lohizunen ere. Bilboko hainbat ikastolatan ere irakasle izan zen. Gaur egun Donostiako Zahar Etxe batean bizi da.

Azaroaren 8an ehun urte bete ditu Goizuetako Lubinen sortutako Pilare Alba Loiartek. Maistra izan zen Ituren, Elizondo eta, gerra ondotik, Donibane Lohizunen ere. Bilboko hainbat ikastolatan ere irakasle izan zen. Gaur egun Donostiako Zahar Etxe batean bizi da.

Bost senideko familia abertzalekoa, irakasle karrera egin zuen Iruñean, eta Ituren eta Elizondon lan egin zuen gerra aurretik. Familia abertzalekoa izaki, gerra garaian Frantzira alde egin behar izandu zuen. Donibane Garaziko La Citadelle ikastetxean eskola eman zien Hegoaldetik alde egindakoen umeeri. Gerra ondoren monja sartu zen eta 30 bat urte egon zen Mungian (Bizkaia). Monja izateari utzi eta Bilboko hainbat Ikastolatan andereño segitu zuen 10 bat urtez.

Bidaiatzea asko gustatzen zitzaion eta munduko hainbat lekutan ibilia da. Orain, azkeneko zazpi urte hauetan Donostiako Zahar Etxe batean dago eta egunero ilobaren bat joaten zaio bisitan. Osasunez ere ongi dago, nahiz eta oinez ibiltzeko gai izan eta batzuetan memoriak huts egin. Oso pozik dago ehun urte bete dituelako eta alaitsu eta umoretsu ageri da. Izan ere, mende horretan ez du inoiz gaitza handirik izandu eta ez du botikarik hartu beharrik izan, «batzuetan limoi-ura bakarrik», berak dioenez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun