Uitziko tunelaren instalazio elektrikoaren inaugurazioan gertatutakoa salatu dute Leitzako eta Larraungo alkateek

TTIPI TTAPA 2011ko mar. 17a, 09:08
1.392.000 euro erabili dira Uitziko tunelaren argiztapena egiteko. Nafarroako Gobernua

EHNE sindikatuak nekazaritzaren egoera salatzeko pankarta hedatu duenean Foruzaingoa oldartu zaio

Martxoaren 16an egin da Plazaolako Natur Bidean Uitziko tunelaren instalazio elektrikoareninaugurazio ofiziala, Miguel Sanz Nafarroako presidentea, turismo saileko arduradunak, Plazaola Partzuergoko kideak eta Larraun, Lekunberri, Leitzako udaletako ordezkaria eta bertze hainbat agintari bertan zirela. Eskualdeko EHNE sindikatua ere elkarretaratzea egiten saiatu da “EHNEk nabarmentzen du Abeltzaintzak tuneletik ateratzeko beharra duela” zioen pankarta batekin. Nafarroako Gobernuko agintariei abeltzaintzarik gabe ez dagoela landa garapenik ezta bizitza kalitaterik ere jakinarazi nahi zienhorrela. Pankarta hedatu bezain laister, ordea, Foruzaingoak pankarta kendu egin die eta elkarretaratzea disolbatzen saiatu dira.

Martxoaren 16an egin da Plazaolako Natur Bidean Uitziko tunelaren instalazio elektrikoareninaugurazio ofiziala, Miguel Sanz Nafarroako presidentea, turismo saileko arduradunak, Plazaola Partzuergoko kideak eta Larraun, Lekunberri, Leitzako udaletako ordezkaria eta bertze hainbat agintari bertan zirela. Eskualdeko EHNE sindikatua ere elkarretaratzea egiten saiatu da “EHNEk nabarmentzen du Abeltzaintzak tuneletik ateratzeko beharra duela” zioen pankarta batekin. Nafarroako Gobernuko agintariei abeltzaintzarik gabe ez dagoela landa garapenik ezta bizitza kalitaterik ere jakinarazi nahi zienhorrela. Pankarta hedatu bezain laister, ordea, Foruzaingoak pankarta kendu egin die eta elkarretaratzea disolbatzen saiatu dira.

Egoera honen aurrean, Jose Mari Astiz Larraungo alkatea eta Jabier Zabalo Leitzako alkatea elkarretatuengana joan dira eta Foruzaingoaren mandoarekin hitz egiten saiatu, deus ere lortu gabe. Ondorioz, ekitaldi ofizialetik alde egin dute, bertan ez parte artesa erabaki baitute. “Gure jokabide honen Arrazola bat eta bakarra izan da, gure eskualdeko herritarrek eta bereziki kinka larrian, desagertzeko zorian dauden abeltzain eta nekazarien adierazpen askatasunaren alde egitea”, adierazi dute prentsa ohar bidez. Horretaz gain, eskualdeko nekazariei eta abeltzainei dei egiten diete udaletara hurbil daitezen, “denon artean, elkarrekin, gure ahalbideen arabera, egoera latz honi irtenbideren bat aurkitzen saiatzeko prestutasun osoan baitugu”. Bide batez, maiatzean eginen den Uitziko tunelaren irekierara gonbidatu dituzte eskualdeko nekazariak eta abeltzainak, “gure ustez, gure inguruko garapenerako aukerak eskaini litzakeen azpiegitura baita hori”.

Uitziko tunelaren instalazio elektrikoa inauguratzeaz gain, Miguel Sanz presidente aeta segizioa Lekunberrira joan da, biomasa bidezko energia lortzeko zentrala ikustera. Zentral horrek kiroldegiko igerilekuaren berokuntzarako eta Lekunberriko eta Larraungo ikastetxe publikorako energia sortzen du. Azkenik, mendekoak diren adinekoentzako ibarreko Eguneko Zentro Geriatrikora egin du bisita.

 

Uitziko tunelaren argiztapena 



Gaur egun proiektuan barne hartzen ari diren Iruña-Irurtzun tartea egitea kenduta, Uitziko tunela izan zen Plazaola bideko lehengo bidearen bide berdea osatu ahal izateko azken oztopoa, Irurtzunen eta Gipuzkoako mugaren artean hain zuzen ere.
Tunelak 2.680 metro ditu eta antzinako Plazaola trenbidearen zatia da; denbora luzez penintsulako trenbiderik luzeena izan zen. Trenbidea 1914. urtean ireki zuten eta orain arte ez dute moldatu. Hala ere, Plazaola Partzuergo Turistikoak hobekuntza txikiak egin ditu, esate baterako, arekak garbitu, bideko zuloak konpondu edo, berriki egin den bezala, argiztapena jarri du. Argiztapena jartzeko 1.391.908,82 euro inbertitu dira, horietatik 835.000 euro Nafarroako Gobernuak finantzatu du Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez. 

1991ko Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektorialak (PSIS) Irurtzun-Donostia tartea hasi zuenez, Nafarroako Gobernuak Iruñatik Irurtzunera doan 20 kilometroko tartea Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektorialtzat jo zuen 2009an.

Proiektua Plazaola Turismo Partzuergoak bultzatu du eta Iruña eta Donostia lotzen zituen lehengo trenaren ibilbide guztia, Nafarroatik zehar pasatzen zena, leheneratzeko bidea eman zuen eta, hala, Irurtzun eta Donostia arteko bidea jarraitu zuen. 

Proiektua jarduera turistikoak eta jolas jarduerak egituratzeko ardatza da eta Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioaren Bide Naturalen Sarera gehituko da.

Iruña-Irurtzun tartean moldatuko den ibilbidea bost udalerritatik pasatzen da: Berriobeiti (Artika, Aitzoain, Berriogoiti, Ballariain, Elkarte eta Oteitza kontzejuak), Berriozar, Itza Zendea (Saratsa, Eritze, Saratsate eta Gulia kontzejuak), Arakil (Aizkorbe kontzejua) eta Irurtzun. 

Jatorrizko plataforma leheneratu ezin den lekuetan (industrialdeak edo urbanizazioak daudelako edo tunelak leheneratzea ezinezkoa den lekuetan bidea desagertu delako) beste ibilbide batzuk egitea aurreikusi da. 



Bide berdean ezingo dira ibili motordun ibilgailuak, lursailetan nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak garatu behar direnean eta larrialdi egoeretan izan ezik. Horrez gain, segurtasuna murrizten duten elementuak eta beste elementu interesgarri batzuk iragartzeko seinaleak jarriko dira (iturriak, arauak, etab.). 

Jarduera horiek jendeak erabiltzeko eta gizartearen intereserako egin dira, gizartearen ongizatea hobetuko baitute jolas eta kirol jarduerak garatzea erraztuz. Horrez gain, trenbide historiko bat leheneratzeak ostalaritzarekin eta landa turismoarekin loturiko jarduera ekonomikoak sustatuko dituela uste da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun