“Lotu zaitez birziklapenari” erakusketa ailegatu da Mendialdea Mankomunitatera

TTIPI TTAPA 2011ko urt. 28a, 09:56
Hondakin elektriko eta elektronikoak ongi kudeatzeak duen garrantzia erakutsiko du erakusketak. Utzitako argazkia

Hondakin elektriko eta elektronikoak ongi kudeatzeak duen garrantzia erakutsiko du

Nafarroako Gobernuko Landa Garapena eta Ingurumena Sailak, Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroaren bidez (CRANA), (TEEH) Gestio –Sistema Integratuak kudeatzen dituzten erakundearen bidez, Nafarroako Hondakinen Mankomunitatearen lankidetzarekin, erakusketa ibiltari bat antolatu du. Autobus bat etorriko da egunotan Mendialdea Mankomunitateko herrietara eta honen helburua herritarrak sentsibilizatzea da hondakin elektriko eta elektronikoak ongi kudeatzeak duen garrantzia erakutsiz. TEEH bezala ezagutuak baita ere, hondakin mota hauek, ongi tratatzen ez baditugu, tresnok dauzkaten kutsagarriek arriskuan jarriko dute ingurumena, bai eta jendearen osasuna ere.

Zehazki, Leitzako plazan izanen da autobusa urtarrilaren 28 eta 29an eta otsailaren 1ean (ostirala, larunbata eta asteartea), 09:00etatik 14:00etara. Ordutegi berean Lekunberrin izanen da otsailaren 2 eta 3an eta Goizuetan otsailaren 4 eta 5ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun