64 Tona bildu dituzte bost hilabetez Mendialdea, Goi-Araxes, Bidausi eta Zona 10eko edukiontzi horietan

TTIPI TTAPA 2010ko ira. 23a, 10:54
Hiri-hondakin Mankomunitate ezberdinetako ordezkariak, Salanueva eta Pegenaute Toki-Administrazio departamentuko ordezkariekin. Utzitako argazkia

Irailaren 22an eman zituzten datuen erabera, Leitzaldean plastikozko ontziak, latak eta brickak biltzeko 110 edukiontzi jarri dira

Mendialdeko Mankomunitatean (Leitza-Larraun), Goi-Araxesko Mankomunitatean (Araiz-Betelu), Bidausiko Mankomunitatean eta Zona 10eko Mankomunitatean (Agoitz-Urroz) apirilean eta maiatzean plastikozko ontziak, latak eta brickak biltzeko edukiontziak jarri zirenetik 64 Tona bildu dira. Halaxe jakinarazi zuten irailaren 22an Mankomunitate hauetako ordezkariek, Amelia Salanueva Toki Administrazioko kontseilari eta Nafarroako Hondakinen Zerbitzuko presidentarekin batera Leitzan egindako agerraldian.

64 Tona horiek apiriletik irailera bitarte bildu dira, lau mankomunitate horietan jarritako 304 edukiontzi horietan. Hilabetero handitzen ari omen da edukiontzi horien erabilera, eta aurrera begira ere gehiago handitzea espero dute. Horretan lagunduko du egiten ari diren kanpainak ere. Mendialdeko kasuan, 60 kartel, 5.000 gida-liburu eta 830 pegatina banatu dira.

Mendialdeko Mankomunitatea

Mendialdeko Mankomunitatean, 6 udalek osatzen dute, Goizueta, Arano, Leitza, Areso, Lekunberri eta Larraunek. Apirila bitarte, plastikozko ontziak zabor organikoaren edukiontzi berdean botatzen ziren, zabortegi ezberdinetara eramateko. Leitzako kasuan, Kitarrabueltako zabortegitik Gongorara eramaten zen. Edukiontzi berriekin, hondakin horiek modu egokian tratatzen dira orain.

Mendialdeko Mankomunitatea 2010 urte hasieran sortu zen eta apirilean hasi zen plastikozko ontziak edukiontzi horian bereizteko zerbitzuarekin. 6 udalerrietan 110 edukiontzi jarri dira, 22.202 euroko inbertsioarekin. Toki Administrazio Departamentuak %70 ordaindu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun