Astebururako hainbat ekitaldi antolatu ditu Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuak

TTIPI TTAPA 2009ko aza. 6a, 12:41

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta zenbait ekitaldi izanen dira asteburu honetan Leitzan. Honela, asteburu osoan argazki erakusketa izanen da Aurrera elkartean. Inaugurazioa arratsaldeko 19:30ean eginen da eta segidan, “Diamante de sangre” filma eskainiko da.  Pelikula ikusi eta gero, Nakupenda Afrika erakundeko Ramon Arozarenak Afrikako natur baliabideen ustiapena eta ume soldaduak gaia hartuko du hizpide.
Larunbatean, sexualitate osasungarria garatzeko emakumeentzako tailerra eginen da  kiroldegian, 11:00etatik 13:00etara. Bertan hitz egin, ikasi eta sabel dantzarekin dantzatzeko modua izanen da.
Heldu den astelehenean, azaroaren 9an, Aresoko eskolan ipuin kontalaria aniztasunean izeneko ekitaldia eginen dute 15:00etatik 16:30era, Cooperación por la paz erakundeko hizlari batekin.
Hurrengo igandean, azaroaren 15ean, bidezko merkataritza eta postreak aniztasunean izanen dira Leitzako plazan 10:00etatik 13:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun