Negozio-ideia bat duten sustatzaileei, azken bi urteotan sortu eta sendotze-bidean dauden enpresei eta jarduera dibertsifikatzen laguntzen duten negozioei zuzenduta kudeaketa eta marketin tailerrak prestatu ditu Cederna-Garalur erakundeak Leitzan eta Lekunberrin.
Leitzan asteazken honetan, urriaren 21ean eta hurrengoan, urriaren 28an emanen da “Nola erabaki zer produktu/zerbitzu saldu eta zein prezioetan” izeneko tailerra udaletxean 14:00etatik 17:00etara. Produktu edo zerbitzuak eta prezio politikak definitu eta finkatzea da tailerraren helburua.
Azaroaren 4 eta 11n, Lekunberriko Mitxausenean “Nire enpresaren finantza-egoera: berankortasuna eta ez ordaintzeak” tailerra emanen da 14:00etatik 17:00etara. Tailer honetan norbere enpresarako finantza-produktu egokienak ezagutu, aukeratu eta negoziatzea eta berankortasunak eta ez ordaintzeak kudeatzen ikastea izanen da tailer honen helburua.
Izen emateko eta informaziorako 948 567010 telefonora deitu behar da (Maialen Maiza).