Lekunberriko erremonte eskola abiatuko da heldu den ikasturtean

TTIPI TTAPA 2008ko eka. 12a, 14:13

Ostiralean eginen da aurkezpen ofiziala

Areso-Araiz-Betelu-Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak 2008-09 denboraldian martxan jarriko duen erremonte eskolaren aurkezpena eginen da ostiral honetan, ekainaren 13an, arratsaldeko 6:30etik aurrera Lekunberriko Udaletxean. Erremonte eskola kirol mankomunitatearen eta Euskal jai Berri Erremonte Fundazioaren arteko elkarlan hitzarmenaren ondorio da erremonte eskola.

Profesionalen arteko partida

Ostiraleko aurkezpen solasaldian zenbait erremontelari profesional ere izanen dira eta aurkezpenaren ondotik, partida jokatuko dute Lekunberriko pilotalekuan. Zeberio II eta Gaztelu leitzarra, Xanti Uterga eta Patxi Olazar doneztebarren kontra ariko dira. Behin partida bukatuta, aurkezpenera eta partidara agertu direnendako berendua eskainiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun