Iera Agirre eta Saioa Iraola Aurrerako pilotariak Euskal Herriko txapeldun paleta-goman

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 20a, 14:15
Artxibokoa TTIPI TTAPA

Maiatzaren azken asteburuan Iera Agirre eta Saioa Iraola herriko pilotariek Euskal Herriko Emakumezkoen binakako pala-goma txapelketa irabazi zuten. Euskal Herriko Konfederazioak antolatutako txapelketaren lau finalak Hernanin jokatu ziren eta leitzarrek 30-29 irabazi zioten Lapurdiko Eyherachar-Comets bikoteari. Sei bikote aritu ziren helduen kategorian eta txapela lortzea ezustea izan da leitzarrentzat: «Arerioak ez genituen ezagutzen, gu baino zaharragoak eta indartsuagoak ziren eta horregatik ezusteko handia izan da txapela guretzat».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun