Sokatira denboraldiari ekin dio berriz ere herriko taldeak

Juana Mari SAIZAR 2006ko uzt. 20a, 14:14
Sokatira taldea lau kategoriatan lehiatzen ari da Euskal Herriko lur gaineko txapelketan TTIPI TTAPA

Pisu txikietan itxaropenak ditu

Sokatira taldeak aurtengo denboraldiari hasiera eman dio, hau irakurtzerakoan 680 kiloko jardunaldiak bukatuta egongo dira dagoeneko, pasa den asteburuan jokatu baitzuten finala. Aurten hiru mutil berrirekin taldea eratu dute, dagoeneko bi baja dituzte hezur arazoekin eta horietako bat garrantzitsua, nahiz eta lau kategorietako pisuetan parte hartu; 680, 640, 600 eta 560. Pisu txikietan jarrita dauzkate itxaropenak, beraz hemen aritzen den mutila errekuperatzeko zain daude. Pisu txikietako jardunaldiak orain hasi behar dira eta beraiek esan bezala, orain da benetako lehia eta esfortzua egiteko garaia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun