Otsailaren 18an egin zuen Umore Onak urteko ohiko batzarra. 34 bazkide elkartu ziren, eta hauen botoei esker, Xalba Indakoetxeak beteko du hurrengo bi urteetan elkarteko presidentearen postua. Ander Gaston, berriz, idazkari izanen da. Mari Karmen Lujanbiok, Antton Elizegik eta Jon Makazagak osatzen dute komisiorako boskote berria. Bestalde, elkarteko bazkide izan nahi zuten sei herritarrek ahobateko baiezkoa jaso zuten.