Azken urte hauetan gazterik hil diren hiru futbolariri omenaldia antolatu die Aurrerak apirilaren 8an. Zehazki, IƱaki Salbarredi, Unai Arzallus Gil eta Guillermo Gomez Lombana gogoratuko dituzte. Hiruek jokatu zuten Aurreran; lehendabizikoa, gainera, zuzendaritza batzordeko kide ere izan zen eta hirugarrena entrenatzailea denboraldi batzuetan. Hiruek oroimen gozoa utzi zuten futbol taldean eta horregatik hartuko dute taldekide izandakoen omenaldia. Gaur eguneko eta garai bateko futbolariek bat egin dute ideiarekin eta egitaraua osatzen ari dira. Garai ezberdinetan Aurreran aritu direnekin taldeak osatu eta elkarren arteko partida batzuk jokatzeko ideia dute.