I. San Silbestre lasterketa jendetsua

JM BARRIOLA 2015ko urt. 22a, 14:43
Miel Mari ELOSEGI

Urtezahar egunean  lehen aldiz San Silbestre lasterketa egin zen herrian. Denok bat Leitzako guraso elkartea izan zen antolatzailea, udalaren laguntzarekin. Arrakasta handia izan zuen ekimenak 220 laisterkari inguruk parte hartu baitzuten. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera herriko alde zaharreko bideetan zehar ibili ziren korrikalariak. Oso balorazio ona egin dute antolatzaileek eta datozen urteetara begira berriz antolatzeko asmoetan dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun